Tarque & La Asociación del Riff, Psychledelic Porn Crumpets eta The Black Halos taldeak ere sartu dira zerrendan, lehendik aipatutako Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá eta beste askorekin batera

Sarrerak salgai daude jada, eta prezio berezian erosi ahal izango dira abenduaren 12ko 10:00ak arte

Azkena Rock Festival jaialdia 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan, eta rock and rollaren eta zuzeneko musikaren topaketa handian arituko diren izen berriak ezagutaraziko ditugu gaur. Jane’s Addiction dugu zerrendaburu berria, eta Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos taldeak ere gehitu zaizkie lehendik baieztatuta genituen Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow edo Arde Bogotá ezagunei. Gabonetako opari aurreratua izan daiteke, sarrerak salgai baitaude jada azkenarockfestival.com webgunean eta, gainera, bonuak promozioko prezio berezian egongo dira abenduaren 12ko 10:00ak arte.

Jane’s Addiction

Lehen aldiz etorriko da Mendizabalara Jane’s Addiction talde ikoniko, berritzaile eta esanguratsua, eta hasiera-hasierako kide guztiekin etorriko da, gainera. 1985. urtean sortu zen taldea, kideak honako hauek izanik: Perry Farrell abeslaria, Dave Navarro gitarrista, Stephen Perkins bateria-jotzailea eta Eric Avery bajista; rock alternatiboko taldeen artetik, komunikabideen arreta erakarri zuen eta Estatu Batuetan arrakasta komertziala lortu zuen lehenengotariko bat izan zen. Ez dira beti elkarrekin egon, eta kide batzuk joan eta berriak etorri ibili dira proiektuaren esentziari eutsi dioten musikari handiekin; horri esker, kultuzko banda izatera iritsi dira. Duela gutxi iragarri dute album berri bat prestatzen ari direla eta, Ritual de lo Habitualmitikoaz geroztik, hasiera-hasierako taldekideekin argitaratutako lehen lana izango da.

Carlos Tarque Estatuko rock & rollean une hauetan dagoen frontman karismatikoenetako bat da, eta, M Clan taldearekin 2013. urtean aritu ostean, berriro ere izango dugu gure artean Azkenan. Oraingoan, Tarque & La Asociación del Riff izenpean dator, Carlos Raya gitarra-jotzailearekin batera; azkenean Mendizabalan izango dugu guitar hero handia. Duela hilabete eskas argitaratu dute Volumen 2 lana, 70eko hamarkadako rock klasikoa blues ukituarekin, zintzotasunarekin eta gordintasunarekin uztartuta; proiektuaren aldeko apustu irmoa egin duela adierazten digu horrek.

Psychedelic Porn Crumpets rock psikodelikoko talde garrantzitsuenetako bat da Australian, King Gizzard & The Lizard Wizard taldearen eta Tame Impala taldearen eraginpean; material fresko-freskoarekin etorriko dira Mendizabalara, duela 10 egun kaleratu baitute Fronzoli seigarren diskoa, eta kritika ezin hobeak jasotzen ari dira.

Kanadatik, The Black Halos taldeak indar handia hartu zuen punkaren barruan 2001ean The Violent Years argitaratu zuenean. 30 urteko ibilbidean, New York Dolls edo The Stooges handien eragina dutela esan dezakegu, baina Michael Monroe ere aipa genezake, 2022. urtean kolaborazio bat egin zutenez elkarrekin.

Azkena Rock Festival 2024 kartela baieztapen berriekin

Jaialdiko artisten zerrendari dagokionez, edukia ez ezik, irudia ere aldatu dugu; izan ere, Raisa Álava ilustratzaileak irudi berria sortu du, eta gaur aurkeztuko dugu, Azkena Rock Festival jaialdiaren 2024ko ekainaren 20ko, 21eko eta 22ko kontakizunarekin batera. Huts egin ezinezko hitzordua rock & rollarekin; nortasun eta jarrera handieneko hiru egun, generoaren adierazgarri zabalena den jaialdian. Jaialdia zuzeneko musikaren eta adiskidetasunaren gorazarrea dela esan dezakegu, urterik urte elkartzen baitira aspaldiko lagunak Mendizabalan, Gasteizko esparru eroso eta jada mitiko horretan; eta ezin ahaztu Green Capitala gastronomiaren tenplu garrantzitsuenetako bat ere badela.

Azkena Rock Festival jaialdiko bonu orokorra eta bonu Gaztea (15 urtetik 23 urtera arteko gazteentzat) salgai daude jada azkenarockfestival.com webgunean; bonu orokorrak prezio berezia izango du abenduaren 12ko 10:00ak arte. 14 urtez azpiko adingabeek ez dute sarrerarik ordaindu behar, betiko moduan.

Azkena Rock Jaialdia
2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an
Mendizabala, Gasteiz

QUEENS OF THE STONE AGE
SHERYL CROW
JANE’S ADDICTION
ALL THEM WITCHES – ARDE BOGOTÁ GLEN HANSARD – THE PLEASURE FUCKERS PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS TY SEGALL – ST. PAUL & THE BROKEN BONES TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF Π L.T. – THE BLACK HALOS -BRIGADE LOCO DEA MATRONA – THE DETROIT COBRAS – EZPALAK LENDAKARIS MUERTOS – MOONSHINE WAGON THE RAIN PARADE – TXOPET… Bonuaren eta Gaztea bonuaren (gazteentzako prezio murriztua) salmenta orokorra tiketen orrian Prezio-aldaketa abenduaren 12an (asteartea), 10:00etan Epeka eskuragarri
Partekatu