Alvvays, Ezra Collective, Mulatu Astatke, El Columpio Asesino, Los Bitchos, Folamour AV, Sen Senra, Death from Above 1979, Overmono live, JPEGMAFIA, Noname, Zea Mays eta Ralphie Choo ere sartu ditugu jaialdiaren ekosisteman

Aurreko edizio guztietan bezalaxe, Kobetamendi izango da jaialdiaren agertoki naturala 2024ko uztailaren 11n, 12an eta 13an

Bilbao BBK Live jaialdian arituko diren artisten kartelari buruzko lehen pistak aurkeztuko ditugu gaur, jaialdiaren beraren muinetik, Kobetamenditik, bertako paisaia ikusteko aukera ematen digun leiho bat zabaldu, eta muino hauetan ibiliko diren musikarien berri emanez. Lurrean egindako ebaki honetatik begiratuta, 2024 uztailaren 11n, 12an eta 13an Bilbao BBK Live jaialdiaren ekosistemaren parte izango diren talde eta artisten silueta ezagutzen has gaitezke jada. Guztira 29 artista aurkeztuko ditugu kartelaren lehen begiratu honetan, musikak eta naturak bat egiten duten gune bat sortuz eta barru-barrutik soilik bizi daitekeen esperientzia bat izanik.

Cartel Bilbao BBK Live 2024

Bizitzea eta sentitzea, barru-barrutik

Jaialdiak aberastasun handia du biodibertsitateari dagokionez, eta, musika garaikideko erreferenteez gain, belaunaldiarteko artistak, ahots hasiberriak, proiektu esperimentalak eta jende askok irrikaz espero dituen comebackak ere aurkitu ahal izango ditugu. Kanadako indie talde garaikide garrantzitsuenetako bat den Arcade Fire berriro ere igoko da agertoki gainera irailean Cala Mijas eta MEO Kalorama jaialdietan arrakasta apoteosikoa izan ondoren; eta Jungle taldekoek funk parranda bat antolatuko dute landaredia autoktonoz inguratuta. Bristoldik, trip-hop estiloaren sortzaile diren Massive Attack taldekoak izango ditugu gurekin, baita 2000. hamarkadako ereserki elektroniko handienen sortzaileak ere: The Prodigy eta Underworld. Texaseko Khruangbin taldeak (hegazkina esan nahi du thailandieraz) bizitzako bidaiarik lisergikoena eskainiko die ikus-entzuleei, eta Parcels australiarrek indiearen eta elektronikaren arteko mugak lausotuko dituzte. Baina hori line-uparen lehen begiratua baino ez da, barru-barrutik.

Erresuma Batuko talentuak ere izango du ordezkaritzarik lehen begiratu honetan: Overmono live, musika anglo-saxoiaren itxaropen berria, eta, horrekin batera, Folamour ere izango da artista-zerrendako eklektikotasun elektronikoaren adierazgarri, AV formatuan; Los Bitchos taldea eta 70eko eta 80ko hamarkadetako cumbia, Londresen bizi den Zeelanda Berriko Jordan Rakei artista, Ezra Collective UK Jazz boskotea, soul, hip-hop, calypso eta afrobeat estiloak nahastuta; eta Floating Pointsen musika-liburutegi amaigabea live bertsioan. Horietaz gain, JPEGMAFIA polifazetikoak eta bere abangoardiako rap zirikatzaileak, Alvvaysen melodia itsaskorrek eta Chicagoko rapera kreatiboa Noname, lehen aldiz zapalduko dute gure lurraldea.

Jaialdian kolore berdeen paleta osoa, testura hostotsuak eta soinu adierazgarriak aurki ditzakegu eta, horregatik, ezinbestekoa da Mulatu Astatke artistari erreparatzea, ethio-jazz estiloaren sortzaile den aldetik, zeinak world musicaren lehen lerroak eskainiko dizkigun Kobetamenditik zuzenean. Musikaren hari berari jarraikiz, 70eko hamarkadan Jamaikako eta Guyana Frantseseko zenbait musikarik sortutako Cymande taldea aipatuko dugu; ez dituzte kontzertu asko egiten, baina Bilbao BBK Live jaialdia salbuespen izango da; bertan arituko dira, era berean, Death from Above 1979 taldeko kideak ere, orain bai, orain ez ibili ostean, baina taldearen muinari leial izanik beti, eta beren hard-rocka aurkeztuko digute jaialdian.

Artista-zerrendan aniztasun handia izateak ez du esan nahi bertakoa alde batera utzi behar denik jaialdiaren atmosfera orekatua ulertzeko: Estatuko artistei dagokienez, Rosalía bereganatzea lortu duen Ralphie Choo supernova madrildarra; Jimena Amarilloren letra zintzo eta autobiografikoak; Queralt Lahoz katalanaren sustrai andaluziarrak; Sen Senra eta bere bedroom pop estiloak sorrarazten dituen sentsazioak; Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kinkidelia; Nerve Agent taldearen punk metala. Nafarroatik, berriz, El Columpio Asesino taldearen agur-birako kontzertua.

Eusko labeldun artistak jaialdiaren ADNaren barruan daude: Zea Mays talde handia; Shinovaren nortasuna, energia eta hiten fabrika; edo Airuren sentimentalismo melodikoa ere ikusi eta entzun ahal izango ditugu Kobetamendi muinoan.

Ekosistema kalibratua

Bilbao BBK Live jaialdia musika baino askoz gehiago da; mundu paralelo bat da eta, 3 egunez, parte-hartzaile guztiak ingurunean murgilduko dira, barru-barrutik soilik uler daitekeen makineria handi eta bizian mimetizatuta, aukera infinituen, ibilbide paraleloen eta ordezko bideen artetik ikus-entzule bakoitzak hautatutako esperientzia biziz.

Bilbao BBK Live

Bihartik hasi, Azaroaren 29a eta abenduaren 1era arte, 2024ko ediziorako bonua prezio berezian erosi ahal izango dute jaialdiaren webgunean eta Fever Up atarian; salmenta orokorra, aldiz, abenduaren 1eko 10:01ean hasiko da, epeka ordaintzeko aukera izanik, eta kanpina ere izango da.

Bilbao BBK Live antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkio Bilboko Udalari, babesleekin eta erakunde laguntzaileekin batera ekitaldi hau posible egiten dutelako.

BILBAO BBK LIVE 2024ko uztailak 11, 12, 13
Kobetamendi, Bilbo  

Aurre-salmenta berezia: Azaroaren 29ko 10:00etatik abenduaren 1eko 10:00etara

Salmenta orokorra: Abenduaren 1eko 10:01etik aurrera Bonua: 150€ Bonua + kanpina: 175€ Kanpina 4 gau: 25€   Salmenta hemen: bilbaobbklive.com eta Fever Up #bilbaobbklive Bilbaobbklive.com
ARTISTAK AIRU ALVVAYS ARCADE FIRE LOS BITCHOS EL COLUMPIO ASESINO CYMANDE DEATH FROM ABOVE 1979 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA EZRA COLLECTIVE FLOATING POINTS live FOLAMOUR AV JIMENA AMARILLO JORDAN RAKEI JPEGMAFIA JUNGLE KHRUANGBIN MASSIVE ATTACK MULATU ASTATKE NERVE AGENT NONAME OVERMONO live PARCELS THE PRODIGY QUERALT LAHOZ RALPHIE CHOO SEN SENRA SHINOVA UNDERWORLD ZEA MAYS
Partekatu