Guztira 48.500 lagun igaro dira Mendizabalatik hiru egun hauetan Jaialdia datorren urtean itzuliko da Gasteiza, 2024ko ekainaren 20an, 21ean eta 22an

Azkena Rock Festival jaialdi rock & rolleroenak bere 21. edizioan 48.500 pertsona bildu ditu bere hiru egunetan, eta kartel eklektikoa publiko entregatua konbentzitu egin du.

Zenbateko horiei erreparatuta, belaunaldi-erreleboa bermatuta dagoela esan dezakegu; izan ere, azkenazale leialenek jaialdira etortzen jarraitzen dute eta, edizio honetan, etxekoekin batera etorri dira, 2022ko edizioan baino % 20 familia gehiago izan baititugu.

15 urtetik 23 urtera bitarteko gazteentzat Gaztea bonua lehen aldiz eskaini dugu aurten, eta harrera ona izan du, publiko guztiaren % 18 izan dira-eta gazteak.

Gasteiz rockaren ekitaldi nagusietan nagusiena dela berretsi da

Kartelaren kalitatea milaka pertsona animatu dira, aurten ere, rockaren hitzordu garrantzitsuenera, eta 15 herrialdetatik iritsi da jendea: gertukoenak Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Italia eta Alemania, baina baita Estatu Batuak, Kanada, Finlandia, Suitza, Suedia eta Holanda ere, besteak beste. Publikoaren gehiengo handia Estatukoa izan da, % 84, eta hortik erdiak Euskadikoak izan dira, eta atzetik datoz Madril, Katalunia, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Valentzia, Aragoi, Galizia eta Errioxa.

Azken egunean, punkaren figura ezinbesteko eta ikonikoak izan dira nagusi, alegia, energiaz beteriko Iggy Pop; disko berriko abestiekin batera, bere oinarrizko errepertorioa ere eskaini du. Lucinda Williamsen kontzertuaren irrikaz zegoen jende asko, eta publikoari sentimenduak azaleratzea lortu du, bere konposizio intimo eta bereizgarriekin. Melvins taldekoek jarraitzaileak konkistatu dituzte, berriro ere, kontzertu magnetiko batean. Amanda Shires artistak country generoari buruzko masterclass bat eman du agertokitik. 

Trashville gunean, Steel Beansek argi utzi ditu bere proiektua inguratzen duen fenomeno birala justifikatuta dagoela, ongi justifikatuta, gainera; ez dago zalantzarik The Phantom Surfers eta Lost Cat garageroek generoaren urrezko urteak miresten dituztela, eta agertokian eskaini duten ikuskizunari esker generoa inoiz baino biziago dagoela esan dezakegu.

Gaurko euriak Ezpalak eta Brigade Loco ikuskizunak galtzera behartu gaitu. Datorren urtean Euskal Herriko bi taldeez gozatu ahal izango dugu jaialdian. Nat Simons eta Cherie Currie eskuz esku ikusteko aukera paregabea ez galtzeko, jaialdiak erabaki konplexua hartu behar izan du: Iggy Popen showarekin batera programatzea. Jardunaldia normaltasunez ospatu da gaur, arratsaldeko lehen orduan ordutegi aldaketa batzuk alde batera utzita.

Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

Azkena Rock Festival datorren urtean itzuliko da Gasteiza, 2024ko ekainaren 20an, 21ean eta 22an.

Partekatu