ETSren azken eguneko kontzertua 2025eko martxoaren 15ean izango da

Sarrerak salgai gaur, 18:00etan

ETS Kontzertuan
Argazki: Ibilife

En Tol Sarmiento edo ETS taldeak berriro egin du historia. 20. urteurreneko bigarren egunerako 15.000 sarrerak agortu ditu lau ordutan, joan den ostegunean lehen eguneko sarrerak agortu ondoren. Ikusleen babesa ikusita, taldeak hirugarren eta azken egun bat iragarri du. Egun berri hau 2025eko martxoaren 15ean izango da, larunbata, BEC!en. Kontzertu berriko sarrerak 18:00etan aterako dira salgai Last Tour eta entolsarmiento.com webguneetan. Beste jardunaldietan bezala, 12 urtetik beherako adingabeek sarrera merkeagoa izango dute.

“Ez dugu hitzik. Biziki eskertzen diegu babesa ematen ari diren guztiei. Denbora asko beharko dugu egun hauetan gertatzen ari dena barneratzeko. Argi daukagun gauza bakarra da gure 20. urteurrenerako zerbait berezia prestatuko dugula”, dio ETSk.

2025eko martxoaren 15ean eta 21ean, taldeak arratsaldeko musika plana prestatuko du jende guztiarentzat, Bizkaia Arena pabiloian. Ikuskizun honetan, herriko kulturari balioa emango zaio, folklorea, jaiak eta euskal musika omenduz. 2025eko martxoaren 22an, gainera, ETSk jardunaldi bat eskainiko du goizetik hasita, eszenatokietatik aldi baterako agurtzeko kontzertuarekin amaitzeko. Gaur egungo euskal taldearen 20. urteurrena ospatzeko hiru egun hauetan, hainbat artista gonbidatu izango dira BECen! En Tol Sarmiento taldearekin. 

ETS tercera fecha
ETS
20 urte Zure Eskutik

BEC!, Barakaldo

Larunbata, 2025eko martxoaren 15ean. Sarrerak salgai gaur, 18:00etan Last Tour eta entolsarmiento.com webguneetan.

Ostirala, 2025eko martxoaren 21ean ¡¡¡SARRERAK AGORTUTA!!!

Larunbata, 2025eko martxoaren 15ean ¡¡¡SARRERAK AGORTUTA!!!
Partekatu