Musika-industrian mundu osoko erreferente den BIME nazioarteko topaketa maiatzaren 8tik 11ra izango da Bogotán, eta 2.000 profesional baino gehiago biltzea espero da askotariko programazioaren inguruan, ia ehun jarduera eta 60 kontzertu baino gehiago izango baitira, etorkizuneko izarrak ezagutarazteko.

BIME Bogotárako sarrerak salgai daude jada aurrez aurreko eta online formatuetarako, eta ikasleek prezio berezia izango dute, webgune ofizialean BIME.

Bogotá prest dago jada mundu osoko 2.000 profesional, artista, ikasle, erakunde, marka eta eragileri baino gehiagori harrera egiteko musikaren industrian erreferentziakoa den BIME topaketaren hamalaugarren edizioan. Lau egunez, Kolonbiako hiriburua aldaketaren katalizatzaile eta berrikuntzaren epizentro bihurtuko da, musikaren industriaren hurrengo kapitulua elkarlanean eraikitzeko.

Bime Bogotá

BIME PRO. MUSIKA-INDUSTRIAREN ETORKIZUNA BATERA SORTZEN

Hitzaldiei dagokienez, sektorerako mundu osoan garrantzitsuak diren eragile garrantzitsuenen ordezkaritza zabala bilduko da BIME Pro ekimenean. Zenbait artista eta profesional handiren parte-hartzea baieztatuta dago jada, honako hauek gehitu zaizkie: La Joaqui (AR) artista eta konpositor argentinarra; Burning Man Projecteko aktibazio zibikoko zuzendari Christopher Breedlove (US); Tomas Cookman (US), zuzendaria Nacional Records etxean eta LAMC ekitaldian; Alex Hackford (US), Sormenezko Musika Gaien arduraduna PlayStation etxean; Bloomberg News-eko erreportari Ashley Carman (US); Janet López (US), Agave, Music & Media etxearen sortzailea eta musika gainbegiralea; Ángela Cortés Ramón (ES), kapituluen garapeneko zuzendaria We Make Noise etxean; Jorge Navarro (MX), aliantza estrategikoak garatzeko zuzendaria Youtube plataforman; Carolina Rodriguez (ES), komunikazio- eta proiektu-zuzendaria Espainiako Musika Sustatzaileen Elkartean, APM; Tito Leconte (AR), DALE PLAYeko bazkide kudeatzailea; Paula Raez (ES), Musikaren Industriako Emakumeen Elkarteko (MIM) idazkaria; Andrés Shaq (CO), A&R zuzendaria Warner Music Group etxean; Fernando Escobar (CO), CMN Kolonbiako zuzendaria; Leonor C. Suárez (US), SHE-LIONen sortzailea; edo Julio Leiva (AR), kazetaria eta Filonews-en zuzendari izandakoa, besteak beste.

Industria osoak eta industria osoarentzat sortutako programazioa izango da, askotariko jarduerez josia. Maiatzaren 8an hasita, Enrique Bunbury (ES) eta Billboardeko zuzendari exekutibo Leila Cobo (CO/US) solasean arituko dira, artista espainiarraren ibilbidea aztertzen; eta protagonista gehiagorekin jarraituko duela, hala nola Lola Índigo (ES), uneko musikaren panoraman nabarmentzen den artista, baita itzal handiko profesionalena ere, hala nola Maykol Sánchez (US), Latinoamerikarako musika-zuzendaria Spotify etxean; Daouda Leonard (US), Createsafe plataformaren sortzaile eta CEOa eta Grimes artistaren managerra; Rocío Guerrero (ES), musika latinoaren arduraduna Amazon Music Iberia etxean; Brigitte Baptiste (CO), Ean Unibertsitateko errektorea; edo Luis Giraldo (CO), Bichota Records etxekoa eta Karol G artistaren aita.

Bime Bogotá Ponentes

Gainera, musikaren industriaren joera nagusiei buruzko elkarrizketak ere antolatuko dira: esate baterako, TikTok plataformak zer eginkizun betetzen duen karrera artistikoen garapenean, estadioen fenomenoa, talentu latinoaren garapena eta esportazioa, iraunkortasunaren erronkak zuzeneko ikuskizunetan eta ikus-entzuleak lotzeko bideak, eta Dominikar Errepublikako musikaren eta kulturaren arloko mugimenduaren historia liluragarria: dembow-a, mexikar musikaren inpaktu globala, musika latinoaren egoera eta izaten ari den inoizko zabalkunderik handiena, Adimen Artifizialak sorkuntzaren eta legegintzaren aldetik dakartzan dimentsio berriak, abesti bikainak sortzeko artea eta metodoa, bideojokoetako musikak eskaintzen dituen aukera sortzaileak, edo negozio-eredu berriak.

BIMBIME LIVE. ETORKIZUNEKO ARTISTAK EZAGUTZEKO JAIALDIA

BIMEren programazioak arratsaldez eta gauez ere jarraituko du hiriko hainbat gunetan: BIME Live programazioaren barruan, nazioartean proiekzio handienekoak diren artisten proposamenak ezagutzeko aukera izango da, kontzertuen eta showcaseen bitartez, EAN Unibertsitatean, BIME Pro ekimenaren egoitza den aldetik, baita 85. kaleko Sormen Barrutian ere, hala nola Sánchez Cervecería, La Patrona, Egua, Mad Radio eta 440 Music Hall lokaletan.

Bime Live Bogotá

Berriki iragarritako 30 artistez gain, orain beste hamar bat jakinaraziko ditugu, kolonbiar talentuaren ordezkaritza zabalarekin: Kei Linch-en (CO) soinu freskoaren eta rap kolonbiarraren proposamen berria; Coco Ramé (CO) eta bere indie folk latinoamerikarra, Lara91K (AR) artista argentinarraren abangoardiako hip hop-a eta ekoizpen garaikidea; rap estiloaren muina cumbiaren doinuekin uztartzen dituen La Farmakos (CO), Bogotáko La Pambelé (CO) saltsa orkestra, Armenia (CO) artistaren pop-rock ikuskizuna, Kriska (CO) kolonbiar raperoa, El Kalvo (CO) kolonbiarraren kaleko eta bizitzako abesti eta errimak, eta Los Dioses del Ritmo (CO) proiektuaren soinu eta mugimendu exotikoa; Ekuadorretik, cumbia erradioaktiboko Papaya Dada (EK) taldea, Niña Lobo (UY) boskotearen indie pop rocka, edo Eli Almic (UY) rapero uruguaitarra, besteak beste. Musikaren ospakizuna izango da, artista berrien talentua bultzatzeko eta programazioa BIMEn biltzen den publiko profesionalarengana eta Bogotá hirira hurbiltzeko, publiko orokorrarentzako sarrera doan duten hainbat plaza eskainita (betiere edukiera izanik muga).

Esparru horretan, BIME Livek Lola Índigo (ES) espainiar artistaren amaierako showcase bat izango du, maiatzaren 10ean, ostiralean. Espainiako artistak presentzia eszeniko indartsua eta estilo musikal berezia ditu, eta, horri esker, gaztelaniazko musikaren irudi femenino garrantzitsuenetako bat bihurtu da. 300.000 lagun baino gehiago bildu ziren Espainian, eta Santiago Bernabéu estadioan sold out bat lortu zuten 2025erako. Ekitaldi horrek aukera emango die parte hartzaileei hiriaren bihotzean show bat izateko, Lola Índigok egungo musika-eszenan duen eragina eta garrantzia sendotuz.

BIME Live Bogotá

MUSIKA-INDUSTRIAREN EZINBESTEKO HITZORDUA

BIME Start Up!

Era berean, BIME Start Up! programan parte hartuko duten startupen izenak ere emango ditugu ezagutzera; negozioari bultzada bat ematea da BIMEren programa horren xedea. Pro Indie Music, Snafu Song Fund, Son Gain, Gudmerch, Cactus Music eta Giggin proposamenak izan dira hautatuak deialdi irekian aurkeztutako enpresa-proposamen disruptiboenen artetik, eta inbertitzaile garrantzitsuei aurkezteko StartUp Village erakusketa-gunean egoteko aukera ez ezik, StartUp Competition lehian parte hartzekoa ere izango dute; saria MeetLatam Accelerator da, eta one to one aholkularitza-saio bat Google Startups programarekin, zeinak Google Cloud-eko kreditutan 350.000 USD emango dituen.

BIME Campus

Gainera, SGAE Fundazioaren eskutik, BIME Campusek prestakuntza-programa bat eskainiko du, eta bertaratzen direnek musikaren industrian kultur kudeaketarako funtsezkoak diren gai hauekin lotutako datuak jasoko dituzte: kudeaketa kolektiboa eta Adimen Artifiziala, artisten nazioartekotzea, musika-gainbegiratzea, eta komunikabideekin konbertsioaren artea nola menderatu. 28 urtetik beherakoek ikasle-deskontua izango dute BIME Campus ekimenetako eduki guztian.

Networkinga, speedmeetingak eta lan-mahaiak

Era berean, lurraldeen eta profesionalen arteko loturak eta networkinga sustatzeko asmoz, speedmeetingak, pitchingak, koktelak eta harrera-saioak egingo dira hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin, hala nola Espainiak Kolonbian duen enbaxada, Sounds from Spain, Kanada, ELPAUER, SGAE fundazioa edo ProChile; bestalde, nazioarteko lan-mahaiak antolatuko dira, honako herrialde hauetako profesionalekin: Kanada, Kolonbia, Txile, Costa Rica, Espainia, Peru, Uruguai edo Venezuela, besteak beste. Gainera, 2022. urtean Espainiako Kultura Ministerioarekin abiarazitako lankidetzaren bideari jarraituko dio BIMEk, BIMEren programazioaren esparruan musikaren arloko enpresak eta profesionalak trebatzeko eta nazioartekotzen laguntzeko Conexiones i ibilbidearen bitartez.

Esparru horretan, nazioarteko hainbat erakundek bultzatutako topaketak ere egingo dira, lan-mahaien bitartez, etorkizunerako irtenbideak bilatzeko musikaren industriarako: kulturaren eta musikaren arloan berdintasunarekin lotutako erronkak aztertuko dira MIM gidari izango duen lan-mahai batean; musika-komunikabideen egungo egoera eta erronkak, Alianza Faroren eskutik; Euskal Herriaren eta Kolonbiaren artean musika-panorama bultzatzeko modu berriak, BASQUE.MUSICek bultzatuta; edo lankidetza publiko-pribatua Latinoamerikan musikaren esportazioan eta zirkulazioan, besteak beste, ICEX, ProChile, Ibermúsicas eta PROCOLOMBIA elkarteen parte-hartzearekin.

BIME saioak

Musika batera sortzeko gune bat ere izango dugu: BIME saioak, artisten arteko elkarlanak sustatzea xede duen musika-laborategia, eta hainbat lurraldetako artisten topaketak songwriting eta ekoizpenerako, Oso Polita etxekoen kuradoretzapean.

Mapa BIME Bogotá 2024

Biniloaren Nazioarteko Topaketa

Maiatzaren 10ean eta 11n Biniloaren Nazioarteko Topaketa izango da eta, horren baitan, solasaldiak, tailerrak, networking guneak, showcaseak eta, nola ez, biniloen azoka bat ere antolatuko ditugu, mundu osoko musika-altxorrak aurkitu ahal izateko. Biniloaren Nazioarteko Topaketa antolatzeko CODISCOS diskoetxe kolonbiar independentearen laguntza izango dugu, Latinoamerika osoan erreferente den aldetik. Topaketa maiatzaren 10ean izango da, ostiralarekin, EAN unibertsitatean, eta nahi duen orok izango du sarbidea, aurrez izena emanez gero; aldiz, maiatzaren 11n, larunbatean, 74. kaleko Selinan izango da, eta familientzat eta publikoarentzat, oro har, zabalik egongo da, doan.

Aurrez aurrekoa eta online

Egitarau osoa bime.org webgunean ikus daiteke, eta topaketa online jarraitu ahal izango da plataformaren bitartez; plataforma aktibo dago jada webgunean eta aplikazioan.

Horarios BIME Bogotá

BIME nazioartean erreferentziako gune bihurtu da, Europa eta Amerikaren arteko nazioartekotze-zubi sendoa. Profesionalen eta artisten elkarlanak sustatu eta bi kontinenteetarako sarbidea ahalbidetzea izanik xede, mundu osoko profesionalak ikusgai egiteko gune eta bozgorailu nagusietako bat bihurtu da. Elkarrizketa eta networkinga beti daude erabilgarri bime.org webgunearen eta online plataformaren bitartez, 365 egunetan aktibo egoten baita, eta munduko edozein tokitatik parte hartzeko aukera ematen du, networkinga ere noiznahi izanik eskura. Mundu osoko musikaren arloko profesionalekin harremanetan egoteko topagune birtuala, eta aurreko edizioetako eztabaida eta hitzaldi guztiak ikusgai dauden tokia.

Partekatu