
Jaialdia
BBK Udazken Soinuak musika-zikloak aste honetan RdeRumba & Porcel eta Laura Sam eta Juan Escribano ekarriko ditu kontzertu bikoitzean
Larunbat honetan, urriaren 15ean, Violadores del Verso taldearekin egindako lanari esker estatuko rap munduan klasikoetako bat hartuko du BBK Salak, RdeRumba, eta Carlos Porcelekin batera arituko da, multiinstrumentista horrekin lan egin duelarik rap kantariak bere azken lanean. Funk Experience da bere azken lana, figura garrantzitsuek (adibidez, George Clinton-ek, Parliament/Funkadelic taldearen buruak) egin duten funk klasikoenaren eragin handia duen lana.
Beraiekin izango dira Laura Sam eta Juan Escribano, Laura Sam poeta eta rap-kantariak (ahotsa) eta Juan Escribano musikari eta konpositoreak (gitarra eta sampler-a) osatutako bikotea. Estetikoki, garaikidearen eta hiritarraren, eta ideologikoki, belaunaldi eta sozialaren artean dagoen proiektua osatzen dute elkarrekin. Poesia eta rapa soinu elektroniko oroitarazleen arkitektura batean bilduta, diskurtso ahaltsu batekin eta laztanetik ukabilkadaraino doan ahotsarekin. Gainera, taldeak duela gutxi La voz en contra bere azken diskoa argitaratu du biniloan, oso edizio zainduarekin, non alderdi grafikoak obra borobiltzen duen.

BBK Udazken Soinuak 2022
BBK Udazken Soinuak musika-zikloak bigarren edizioa du 9 emanaldirekin, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoan Estatuko hainbat musika-korrontetako 12 artista handi sartu dira. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan, Bilboko erdigunean, izango dira zuzenean.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus.
BBK UDAZKEN SOINUAK Bilbo, BBK Sala Urria 10/15: RDERUMBA & PORCEL + LAURA SAM ETA JUAN ESCRIBANO Ordua: 20:00 Sarrera: 16€ Azaroa 11/11: RUSOWSKY + RALPHIE CHOO Ordua: 20:00 Sarrera: 12€ 11/19: MALDITA NEREA Ordua: 20:30 Sarrera: 28€ Sarrerak salgai hemen: Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus. |