Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music programaren edizio berriari esker. Otsaila eta ekaina bitartean, bost kontzertu eskainiko zaizkio publikoari proposamen moderno eta garaikide batez goza dezan, Museoaren ildo artistikoarekin eta bere arkitekturarekin bat.

Denboraldi berriari otsailean emango zaio hasiera, Israel Fernández flamenko-kantariarekin. Bere abestietan, flamenko tradizionalaren ondare puruenak bat egiten du garaikidetasunarekin eta transgresioarekin eta, hain zuzen ere, horrek eraman du artista toledoarra generoan gailentzera. Bestetik, martxoan, Alice Phoebe Lou hegoafrikarrak lehen aldiz bisitatuko du Bilbo “Shelter” izeneko bere disko berri goraipatua aurkezteko. Apirilean, berriz, Hania Rani pianista garaikide poloniarraren txanda izango da; berak ere lehen aldiz aurkeztuko du hirian “Ghosts”, kaleratu berri duen albuma, Ólafur Arnaldsekin eta Patrick Watsonekin egindako luxuzko kolaborazioak biltzen dituena. Maiatzean, miresmen handia piztu duen Louane frantziarrak bere pop saritua ekarriko digu Museoko Atriora. Eta, amaitzeko, Alemaniako Amistat izango dugu gure artean; abagune bikaina izango da jakiteko taldearen abestiak zergatik diren hain biralak plataforma digitaletan.

Musika eta artea

Art & Music ziklo berriaren sarrerekin, bertaratuek, kontzertuez gozatu ez ezik, Museoko erakusketak ere bisitatu ahal izango dituzte. Hala, 20:30etik aurrera eta 22:00ak arte, hau da, kontzertua hasten den ordura arte, publikoak talde txikian bisitatu ahal izango ditu Museoan ikusgai dauden zenbait erakusketa, besteak beste, Ikurrak eta objektuak: Guggenheim Bildumako Pop artea, BBK babesle duena, Giovanni Anselmo: Ostertzaz gaindi, edo June Crespo. Baskularra. Gainera, Atrioan bertan, publikoak taberna-zerbitzua izango du edari eta pintxoekin (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen).

Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunek deskontua izango dute sarrerak erostean, emailez jasoko duten kode bat sartuta.

Informazio gehiagorako eta sarrerak erosteko:

PROGRAMA

Sábado 17 de febrero: Israel Fernández

Art & Music honetan, Israel Fernández flamenko-kantariak ibilbide zoragarria egingo du bere diskografian zehar. Bere kantuan uztartu egiten dira flamenko tradizionalaren ondarerik puruena eta garaikidetasuna eta transgresioa, eta horrek eraman du toledoarra generoan gailentzera. Israel Fernándezek bere errepertorioaren zati handi bat ekarriko digu goren-mailako flamenko emanaldi honetara, tartean bere azkeneko lan diskografikoa, “Pura Sangre”, orain arte egin duen albumik intimoena.

Imagen de Israel Fernández
Prezioa: 27 €   Museoaren Lagunak 30 €   Publikoa oro har, sarrera aldez aurretik erosita (otsailaren 16ra arte) 35 €    Kontzertuaren egun berean

Sábado 16 de marzo: Alice Phoebe Lou

Alice Phoebe artista polifazetiko eta talentuduna argazkilari, su-dantzari eta konpositore lanetan aritua da hainbat lekutan, esaterako Berlinen, Parisen eta Hego Afrikan. Europako kaleetan jotzen hasi zen, eta esperientzia horrek laster eraman zuen blues eta folk soinua garatzera. Dena den, bere diskografian hainbat soinurekin esperimentatu du, narrazio zintzoa, ahots gordina eta halako kutsu melodiko retro bat nabari zaiena, harmonia bokal bare batek lagunduta. “Shelter” izeneko bere azken lanean, Alice Phoebe Louk bere iraganari egiten dio aurre, eta maitatua sentitzearen beharraz mintzo da.

Imagen de Alice Phoebe Lou
Prezioa: 22,50€ Museoaren Lagunak 25€   Publikoa oro har, sarrera aldez aurretik erosita (ekainaren 7ra arte) 30€   Kontzertuaren egun berean

Viernes 26 de abril: Hania Rani

Hania Rani pianista, konpositore eta abeslaria instrumentuaren muga klasikoak gainditzen dituzten interprete gazteen belaunaldi batekoa da. Hala, soinu propioa garatzea lortu du zenbaitetan elektronika esperimentalera hurbiltzen den ikuspegi minimalista eta abangoardista batetik. Soinu-paisaiak eratzeko duen trebetasuna soinu-bandetarako bere konposizioetan ere islatzen da; The Lost Flowers of Alice Hart telesailekoa nabarmentzen da horien artean. Bestetik, aipatzekoak dira jaso dituen Fryderyk sari ugariak —jaioterri duen Poloniako Grammy saritzat hartuak—. Ranik azkena kaleratu duen “Ghosts” albumean, istorio berriak kontatzen dizkigu, eta bertan izan dituen kolaborazioen artetik nabarmentzekoak dira, besteak beste, Patrick Watson eta Whispering Houserena, Ólafur Arnalds handiarekin batera.

Imagen de Hania Rani
Prezioa: 27€    Museoaren Lagunak 30€    Publikoa oro har, sarrera aldez aurretik erosita (apirilaren 25era arte) 35€    Kontzertuaren egun berean

Sábado 18 de mayo: Louane

Louane abeslari eta aktorea 8 urterekin jabetu zen musikarako zuen zaletasunaz. 2012an The Voice programan parte hartu ondoren, izugarrizko ospea lortu zuen; izan ere, lehiaketa horrek ireki zizkion ateak musikaren eta zinemaren mundura. Bere diskografian “Chambre 12” eta “Joie de vivre” albumek arrakasta handia izan dute, eta haiekin betiereko arrastoa utzi du Louanek Frantziako pop eszenan. Gainera, Frantziako izar gailenetako batzuekin kolaboratu du, tartean Calogero, M. Pokora, Julien Dorérekin, baita nazioarteko artistekin ere, YUNGBLUDekin besteak beste. Izendapen eta sari ugari jaso ditu, eta 2020an Frantziako Forbes Under 30 zerrenda entzutetsuan agertu zen.

Imagen de Louane
Prezioa: 25€  Museoaren Lagunak 28€  Publikoa oro har, sarrera aldez aurretik erosita (maiatzaren 17ra arte) 30€  Kontzertuaren egun berean

Sábado 8 de junio: Amistat

Amistat izenez ezagutzera emandako Josef eta Jan Prasil anaia bikien arteko lotura estuak bakoitzak berezkoak dituen ezaugarriak uztartzen ditu, eta nabaria da hori beren harmonia ezagunetan eta beren kantukera adierazkorrean. Beren abestiak kontakizunen moduan garatzen dira, bi narratzaileren ahotsak uztartuta. Amistatek bizitzaz pertsona ederrekin gozatzea zein ederra den erakusten digu bere lanean, eta horren erakusgarri da beren azkeneko lana, “Colour in Life”, ezagutzen dugun jendeaz eta gure bizitzak distirarazten dituzten moduaz hitz egiten duena. Berriki Europatik egin duten biraren ondoren aurkezten da Amistat Art & Music-en.

Imagen de Amistat
Precio: 22,50€ Amigos del Museo 25€      Público general, compra anticipada (hasta el 7 de junio) 30€      El mismo día del concierto Compra tus entradas aquí
Partekatu