ETSren data berrirako sarrerak abenduaren 19an jarriko dira salgai, 10:00etan.

En Tol Sarmiento edo ETS taldeak pasa den ostiralean historia egin zuen, BEC!en 20. urteurrena ospatzeko 15.000 sarrerak ordu gutxitan agortu ondoren. Sarrera gabe geratu ziren talde euskaldunaren hainbeste jarraitzaileren eskaria ikusita, taldeak egun berri baterako deia egin du, 2025eko martxoaren 21ean, ostirala, egun nagusia baino egun bat lehenago.

Taldeak arratsalde osoko musika plana prestatuko du jende guztiarentzat, Bizkaia Arena pabiloian, eta bira jendetsuenari agur esateko kontzertua emango du.

Ikuskizunean bertako kulturari balioa emango zaio, folklorea, jaiak eta euskal musika omenduz. Oso ekitaldi berezia izango da, baina egun nagusiko goizeko jarduerarik gabe.

Hitzordu berri honetarako sarrerak bihar, 10:00etan, jarriko dira salgai entolsarmiento.com eta Last Tour-eko agendan. 12 urtetik beherako adingabeek sarrera merkeagoa izango dute.

ETSren kontzertuetarako antolatutako bidaiak

Joan-etorriak errazte aldera, autobusak antolatuko dituzte hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean itzultzeko, betiere erreserba eginez gero divertisenvivo.com webgunean; honako herri hauetatik abiatuko dira autobusak: Altsasu, Amorebieta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia/San Sebastián, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irun, Iruña, Guardia, Lizarra, Oñati, Oion, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautz, eta herri gehiagotan ere egin ditzakete geldialdiak, jendeak eskatuz gero.

ETS 20 urte Zure Eskutik BEC!, Barakaldo Ostirala, 2025eko martxoaren 21a. Sarrerak salgai abenduaren 19an, asteartea, 10:00etan,  entolsarmiento.com eta Last Tour-en agendan.  2025eko martxoak 22, larunbata SARRERAK AGORTUTA!!!
Partekatu