“20 urte ZURE ESKUTIK” ekimenarekin, En Tol Sarmiento taldeak jai-giroko egun bat antolatuko du eta, eguna amaitzeko, bira arrakastatsuaren agur-kontzertua eskainiko du, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen

Aurre-salmentarako izen-ematea gaur zabalduko da zaleentzat, ostiralera bitarte. Sarreren salmenta orokorra abenduaren 18an hasiko da

 ETSk bere kontzertuetako batean

En Tol Sarmiento edo ETS moda-modako taldea da. Estatistikek diotenez, plataforma digitaletan gehien entzuten den, sare sozialetan jarraitzaile gehien dituen eta kontzertuetan publiko gehien mugitzen duen euskal musika-proiektua da. Modako taldea da gazteentzat ez ezik, gizartearen zati garrantzitsu batentzat ere.

Horregatik, ETSk “20 urte Zure Eskutik” ekitaldi historikoa egingo du bere 20. urteurrena ospatzeko eta birarik arrakastatsuenari agur esateko, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen. Kontzertu erraldoi bat baino gehiago, ETSko kideek ekitaldi soziokulturalez beteriko egun oso bat antolatu nahi dute ikus-entzule guztientzat, taldearen bereizgarri eta arrakastaren eragile izan den kontzeptuari jarraikiz: herri-jaiak. Horrela, bada, BECen jai-giroko egun bat eginez, ETS taldeak unibertso berezi bat sortu nahi du, bertako kulturari balioa emanez eta euskal folkloreari, euskal jaiei eta euskal musikari omenaldia eginez. Txupinazoa, herri-kirolak, haurrentzako jarduerak, erromeria… eta, eguna bukatzeko, ETSren historiako kontzerturik handiena, sorpresaz beterik eta kolaborazio ugarirekin.

Concierto aniversario ETS en Bec!, Bilbao

Taldekideek aurreratu dutenez, “gauzatzeke dugun azken ametsa BEC betetzea da. Gure jendeak esperientzia berezi bat merezi du, errepikaezina; horregatik, ospakizun handi bat prestatu nahi dugu, historikoa. Urtebete oso bat dugu lan egiteko, eta ziur gaude une gogoangarria izango dela gure karreran”.

Galdu ezinezko hitzordua 2025eko martxoaren 22an izango da, larunbatarekin, BEC!-en, eta gazteek, helduek, familiek eta, azken batean, ETSren zale guztiek egun historiko bat jai-giroan bizitzeko pentsatuta dago, hainbeste emozio biziarazi dizkigun taldearen eskutik, jasotako maitasun horren guztiaren esker onez. Hori dela eta, aurre-salmenta esklusiboa irekiko da zaleentzat, eta izena eman beharko dute hemen, gaurtik hasi eta abenduaren 14eko arratsaldeko 18:00ak arte; gero, izena eman dutenek kode bat jasoko dute sarrerak erosteko, abenduaren 15etik abenduaren 18ko goizeko 09:59ak arte. Sarreren salmenta orokorra abenduaren 18ko goizeko 10:00etan hasiko da, Last Tour eta entolsarmiento.com webgunetan.

Sarrera orokorrak ETSren eta talde gonbidatuen kontzertuetarako balio du eta eguneko jardueretarako sarrera ere gehitu dakioke, aukeran. 12 urtetik beherako adingabeek sarrera merkeagoa izango dute. Joan-etorriak errazte aldera, autobusak antolatuko dituzte hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean itzultzeko, betiere erreserba eginez gero  divertisenvivo.com webgunean; honako herri hauetatik abiatuko dira autobusak: Altsasu, Amorebieta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia/San Sebastián, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irún, Iruña- Pamplona, Laguardia, Lizarra, Oñati, Oion, Tafalla, Tolosa, Vitoria-Gasteiz y Zarautz, eta herri gehiagotan ere egin ditzakete geldialdiak, jendeak eskatuz gero.

ETS taldeak 20. urteurrena ospatuko du 2025eko martxoaren 22an BEC!-en ekitaldi historiko bat eginez
ETS
20 urte Zure Eskutik

BEC!, Barakaldo
Larunbata, 2025eko martxoaren 22an

Aurresalmenta: Izena emanez abenduaren 14eko arratsaldeko 18:00ak arte. Erosi kodearekin abenduaren 15eko 10: 00etatik abenduaren 18ko 9: 59etara Last Tour agendan
Salmenta orokorra: Abenduaren 18ko goizeko 10:00etan hasiko da Last Tour agendan eta entolsarmiento.com webgunetan.
Partekatu