Bilbo izango da Musika Industriaren Nazioarteko Topaketaren Europako egoitza urrian eta, 2022tik aurrera, Bogotá izango da Latinoamerikakoa, apirilean. 

BIME, EZINBESTEKO BI TOPAKETA URTERO MUSIKAREN MUNDUAN: BILBO-BIZKAIA ETA BOGOTÁ 

BIME Musika Industriaren Nazioarteko Topaketak beste espazio bat izango du sektorearen etorkizuna bultzatzen duten erronkei buruz eztabaidatzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko Latinoamerikan: Bogotá izango da egoitza berria. 2013. urteaz geroztik, urtero, Bilbon egin izan da topaketa hau urrian, eta 2022tik aurrera Bogotán ere egingo da, apirilean. Horrela, bada, Bilbo eta Bogotá berrikuntzaren, teknologiaren, networking-aren eta sektore honen etorkizunaren erdigune bihurtuko dira. 

Bogotá hiria ez dugu kasualitatez hautatu. Kolonbia musika arnasten duen herrialdea izaki, hiriburua hiri bizi-bizia da (UNESCOren Musikaren Hirien Sarean sartuta dago) eta, duela urte batzuetatik, sentsibilitate ekonomiko eta politiko handia adierazten du Ekonomia Laranjarekiko, hau da, arteen eta ondarearen, kultura-industrien eta teknologia berrien eremuetan ondasun edo zerbitzu sortzaileak eragiten dituzten jarduerekiko. Hiriak, gainera, kokapen geografiko pribilegiatua du Latinoamerikako espazioari dagokionez, mota honetako ekitaldi bat egiteko azpiegiturak baditu, eta maila globalean arrakasta lortzen duten gero eta artista gehiagoren sorlekua da Kolonbia. 

BIME, BI KONTINENTEREN ARTEKO LANKIDETZAREN ETA NAZIOARTEKOTZEAREN ZUBI 

Iragarpen honekin, BIMEk musikaren industrian beste ibilbide batzuk ezartzeko konpromisoa berretsi du, Latinoamerikaren eta Europaren artean fluxu artistiko eta profesionalak ahalbidetu eta biderkatuko dituzten ibilbideak, musikarekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten artista, profesional, enpresa eta publikoentzat ekonomiaren, kulturaren eta harremanen arloetan hazkunderako aukerak sortuko dituztenak. Hori guztia, nola ez, ia 600 milioi pertsona lotzen gaituen hizkuntzaren babesarekin. 

BIME PRO BILBO 2021eko URRIA

BIME PROren bederatzigarren edizioa Bilboko Euskalduna jauregian izango da 2021eko urriaren 27tik 29ra. Sarrera mota guztiak gaurtik aurrera egongo dira salgai. 

Aurten, poesiaren eta musikaren jainko greziarra da izango da biltzarraren inspirazio-iturri, hau da, Apolo; izan ere, poesiak eta musikak gizakiaren sentsibilitatea elikatu izan dute antzina-antzinatik, baina baita arrazoia eta ezagutza ere, eta horiek gabe ezinezkoa izango litzateke kulturak garapen osasungarri eta jasangarria izatea. BIME 2021 ZERA DA, MUSIKA, HISTORIA, MODERNOTASUNA, ARTEA, INDUSTRIA, KULTURA, INTEGRAZIOA, LANA, GARAPENA, GIZARTEA, TRADIZIOA, ETORKIZUNA. 

LAST TOUR-EK EGOITZA BERRIA IZANGO DU BOGOTÁ HIRIAN

BIMEren atzean Last Tour dago, Estatu osoko enpresa handi, aurreratu eta konprometituenetako bat. Duela 20 urte lanean hasi zenetik, Last Tour enpresak nazioartekotze-prozesuarekin jarraitu du eta, orain, lanerako eta elkarlanerako beste gune bat zabalduko du Bogotán. Egoitza berri horri esker, merkatu berriak geografikoki zabaltzeaz gain, enpresaren jardun-arloak azkarrago hedatu ahal izango dira prestakuntzari, aholkularitzari eta argitalpenei dagokienez, eta enpresak gizartearen prestakuntza integralarekin eta kulturaren garapenarekin duen konpromiso sendoa indartzeko lagungarri izango da, kultura-ondasun interesgarri eta eskuragarrien transmisioaren bitartez.

BIME BILBO 2021eko URRIA

BIME BOGOTÁ 2022ko APIRILA 

All About Music and more

BIME.NET #BIME


Partekatu