Jaialdia
Bilbao BBK Live jaialdiaren 2023ko artisten zerrendari Phoenix, Fever Ray, Jamie xx, Duki, M83, Röyksopp eta IDLES gehitu zaizkio
HAAi, Amaia, Dry Cleaning, Anz, Sherelle, GAZZI eta beste hainbat artista ere ezagutaraziko ditugu Bilbao BBK Live jaialdirako baieztapenen bigarren txanda honetan
Jaialdiaren hamaseigarren edizioa 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da, Kobetamendin
Baieztapenen bigarren txanda honetan, jaialdiaren nortasun bisualerako Vicente Paredes argazkilariaren Supereuskadi argazkigintza-entseguko argazkiak erabiltzen jarraituko dugu, baina, oraingoan, Tximistarriren kondaira izanik protagonista
Tradizioari jarraikiz, ekainaren 13an, Paduako San Antonio egunean, Tximistarri harkaitz handiaren inguruan 7 itzuli egin behar dira. Horren truke, ezinezko gertakarien zaindariak bikotekidea aurkituko duela bermatzen dio bilatzen ari denari.
Tximistarri hitza honela osatuta dago: tximista + harri
Ondarearen jarraipena. Uztailaren 6an, 7an eta 8an Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live 2023 jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko duten artisten izenen berri ematen jarraituko dugu; eta, era berean, jaialdiaren hamaseigarren edizio horren irudi grafikoa osatuko duten irudiak ere ezagutaraziko ditugu. Lehendik iragarri genituen hainbat zerrendaburu, hala nola Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers edo The Blaze, eta oraingoan beste artista multzo bat aurkeztuko dugu, aurreratutako-gabonetako-opari moduan, 2023ko line-up txundigarria osatze aldera.
Bigarren txanda honetako artistak hauek dira: Phoenix eta bere pop frantses enblematikoa; The Knife taldeko kide izandako Fever Ray, bere bakarkako proiektuarekin; Argentinako trap-aren anaia nagusia, Duki; M83 instrumental eta elektronikoak; IDLES taldearen punk rock etiko eta politikoa; Europa iparraldeko elektronika distiratsua Röyksopp proiektuarekin, eta The xx taldeko kide eta digger den Jamie xx. Izen gehiago gehitu zaizkio zerrendari, post-punk estiloan bakoitza bere sorterrian erreferente diren bi talderekin batera; Londreseko Dry Cleaning eta Irlandako The Murder Capital. Estatuko talentuari dagokionez, Amaiaren ahots zerutiar eta polifazetikoa, Montgrí-ko Cala Ventoren gitarrak eta La Éliteren punk energia basatiena aipatuko ditugu. Basoa guneko eskaintza elektronikoa handiagoa izango da aurten, Anz, Avalon Emerson, HAAi, Sherelle, GAZZI eta John Talabot arituko baitira bertan.
Bilbao BBK Live jaialdian, artea –mota guztietako artea– ezinbestekoa da, kartela bezain funtsezkoa; eta iazko harrijasotzaileen irudia deigarria izan bazen, orain, Tximistarriren kondaira izango da protagonista kartelean. Vicente Paredes artistak eta Bilbao BBK Live jaialdiak egindako arte-musika aliantzaren barruan biltzen den laugarren irudia dugu hori, betiere Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia adierazteko xedez.
Jaialdiaren antolatzaileak naturaguneen zaintzarekin konprometituta gaudenez, saldutako sarrera bakoitzetik 3€ Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratuko ditugu, Enkarterri Bizkaiko birika den aldetik.
Bonuak salgai daude oraindik jaialdiaren webgunean eta seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukera badago, baita jaialdiko bonua gehi kanpina erostekoa ere.
BILBAO BBK LIVE 2023ko uztailak 6, 7, 8 Bonua: 150€ Bonua + kanpina: 170€ *Prezio berezia 2023ko urtarrilaren 26ra arte Salmenta: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es #bilbaobbklive bilbaobbklive.com |
070 SHAKE ALBANY AMAIA ANZ ARCTIC MONKEYS ARDE BOGOTÁ AVALON EMERSON BAIUCA BENGO BEN UFO BEN YART THE BLAZE CALL SUPER THE CHEMICAL BROTHERS COLECTIVO DA SILVA DELAPORTE DINAMARCA DRY CLEANING DUKI FEVER RAY FLORENCE + THE MACHINE GAZZI HAAI IDLES JAMIE XX JOB JOBSE JOHN TALABOT THE LATHUMS LOVE OF LESBIAN M83 THE MURDER CAPITAL MERINA GRIS PHOENIX PLAYBACK MARACAS ROJUU RÖYKSOPP SHERELLE TINARIWEN VIOLET YOUNG MARCO |