Kontzertua

ETS

martxoak 22 Larunbata 2025

Bilbao

BEC!

Data gehiago

Sold Out

ETS taldeak 20. urteurrena ospatuko du ekitaldi historiko batekin

2025eko martxoaren 22an izango da, BEC!

“20 urte ZURE ESKUTIK” ekimenarekin, En Tol Sarmiento taldeak jai-giroko egun bat antolatuko du adin guztientzako ekintzekin (txupinazoa, herri kirolak, erromeriak…), eta eguna amaitzeko, bira arrakastatsuaren agur-kontzertua eskainiko du, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen. Historikoa izango da, ez galdu!

ETSren data berri bat martxoaren 21erako eta beste bat martxoaren 15erako

Sarrerarik gabe geratu ziren hainbat jarraitzaileren eskaria ikusita, taldeak 2025eko martxoaren 21erako, ostirala, data berri bat iragarri du, egun nagusia baino egun bat lehenago.

Ikusleen babesa ikusita, taldeak hirugarren eta azken data bat iragarri du, 2025eko martxoaren 15ean, larunbata, BEC!en

Bidaia antolatuak hainbat hiri eta herritatik

Joan-etorriak errazte aldera, autobusak antolatuko dituzte hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean itzultzeko. Udalerri hauetatik abiatuko dira: Amorebieta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Durango, Eibar, Iruñea, Tolosa, Gasteiz…

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu HEMEN

Lortu hemen ETSk Bilbon emango duen kontzerturako sarrerak!

Partekatu
ETS tercera fecha