Cala Vento, María Escarmiento, El Último Vecino eta beste talde asko aritu dira jai-giroan eta doan Industrias Creativas fundazioaren eta BBK fundazioaren eskutik

Sondika herria izan da gaur protagonista nagusia Herrian ekimenaren bigarren edizioan. Bilbao BBK Live jaialdiari, BBK fundazioari eta Industrias Creativas fundazioari esker,Sondikako kaleak zuzeneko eta doako musika-emanaldiz gainezka izan dira: Cala Vento, María Escarmiento, El Último Vecino eta beste talde ugari, herriko hiru gunetan kokatutako agertokietan, hau da, Labarrena parkean, Goiri plazan eta tren-geltokiaren ondoko aparkalekuan. Aurreko ekainaren 1ean Hirian ekimena Bilboko Errekalde auzoan izan ostean, Bilbao BBK Live jaialdiak,Europa osoko kultur proiektu garrantzitsuenetako bat izaki, kulturaren eta gizartearen tresna izan nahian jarraitzen du, jaio zen lurraldeko, Bizkaiko, kultur proposamena aberastearren, Herrian ekimenaren bitartez beste herri batzuekin lotura eginda.

Industrias Creativas fundazioak eta BBK fundazioak bat egitearen ondorioz sortu da Herrian ekimena, Bilbao BBK Live jaialdiak bezalaxe, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita. Gainera, musika Bilboko mugez haratago konektatzeko asmoz dator Herrian ekimena, hiriburuko kultur ekitaldietara joateko erraztasun handirik izaten ez duten herrietara eramanda kultur eskaintza. Eta hori guztia, ekimen jasangarri eta irisgarri baten esparruan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Sondikako Udalari, edizio hau egiteko ezinbestekoa izan baita erakundearen laguntza.

Herrian 2024 Sondikan
Partekatu