Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples… zuzenean arituko dira Mendizabalan ekainaren 20an, 21ean eta 22an

Azkena Rock Festival 2024 jaialdiaren prentsaurrekoa

Dena prest Azkena Rock Festival jaialdiko ateak bihar irekitzeko. Azkena Rock Festival jaialdia, rock & roll jaialdi nagusia, ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan. 22. edizio honetan, goi-mailako artista ugari arituko dira zuzenean, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta beste hainbat.

Andre Maria Zuria

Aurten ere, Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoa izango da jaialdiaren eta hiriaren topagune, bermutaren orduan hasita: zuzeneko musika, doan, Green Capitala harro egoteko moduko gastronomiarekin uztartuta. Ostiralean Lisa & The Lips taldearen txanda izango da, eta larunbatean, berriz, The Pickin’ Boppers taldearena.

Programazio artistikoa:

Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioa bihar hasiko da, kultuko talde garrantzitsuenetako batekin: Jane’s Addiction. Haien atzetik Ty Segall eklektikoa eta Carlos Tarque etorriko dira; azken hori gaztelaniaz kantatzen duen rock-abeslari onenetako bat da, eta bere taldearekin arituko da: Tarque & La Asociación del Riff. Trashvilleri dagokionez, kontzertu-areto bat irudikatzen duen eszenatoki estalian Los Sírex taldearen txanda izango da, ‘Si yo tuviera una escoba’ ereserki ezagunaren egileak.

Queens of The Stone Age izango dira ostiraleko liderrak, gaur egungo rock talde goraipatuenetako bat. Kaliforniako basamortuko riffak feminismoaren eta grungearen ordezkari L7 basatien soinu gordinarekin gurutzatuko dira, Bricks Are Heavy diskorik arrakastatsuenaren interpretazioan. Arde Bogotá, gaztelaniaz abestutako rock alternatiboaren proposamenarekin sekulako arrakasta izaten ari den Murtziako fenomenoa; Michael Monroek eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osatu zuten Demolition 23. punk-harribitxiak kontzertu esklusiboa emango du Azkena Rock Festival jaialdian. Horietaz gain, nabarmentzekoak dira Redd Kross kultuzko ezinbesteko taldea; Ezpalak, euskarazko rock alternatiboaren egungo erreferenteak; eta Les Greene, zalantzarik gabe, egungo soul, funk eta R&B estiloetako ahots zoragarrienetako bat.

ARFko artisten zerrendari atxiki zaizkio Moltisanti eta Azkenako Foroko kideekin osatutako The Freetangas biko gasteiztarra; izan ere, foroak 20. urteurrena du aurten, eta foroaren urtemugari buruzko liburuaren bertsio digitala aurkeztuko da, halaber, jaialdian.

Larunbatean, Band Of Horses taldeak gurean eskainiko du aurten Europan egingo duen kontzertu bakarra, eta kartelburu izango dira Sheryl Crow handiarekin batera: pop arrakastez haratago, sustraiak musika amerikarraren sakon-sakonean barneratzen dituen mitoa. Mavis Staples soul legenda; Gov’t Mule taldeko buru Warren Haynes Warren Haynes Band bakarkako proiektuarekin; The Pleasure Fuckers punk talde historikoa berriro elkartu da Azkena Rock Festival jaialdian kontzertu bat eta bakarra emateko; Lendakaris Muertos, Pi L.T., The Mummies edo Tiburona madrildarrak; horiei guztiei esker, jaialdiaren azken eguna ahaztezina izango da.

Txiki ARF: Azkenako familiak

Gero eta familia gehiago etortzen dira Azkenara, eta haientzat sortu dugu Txiki ARF proposamena: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jarduerak jaialdiaren eremuan, rockaren inguruan bat egiteko, aisialdirako eta bizikidetzarako gune bat sortuta. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta ARFko agertokietatik igaro diren mito handienetakoen abesti ezagunak joko dituzte. Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, sari eta guzti. Eta, gainera, txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteko tailerrak eta aurpegi-margoketa rockeroak ere izango dira. Hori guztia, ostiral eta larunbatean, familiei zuzendutako Trashvilleko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute aurten ere, eta familiak sartzeko sarbide berezia izango dugu.

Aisialdiko programazioa

Ikus-entzuleen gozamenerako, bueltan dira berriro autotxokeak eta Las Vegas estiloko ezkontzak. Gainera, Arabako Diseinatzaileen Elkarteak 10 postal sortu ditu, eta Mendizabalan eta Andre Maria Zuriaren plazan jarriko dituzten postontzietatik bidali ahal izango dira kontzertuek dirauten bitartean.

Hobekuntzak irisgarritasunean

Aurten, Azkenako antolatzaileek hainbat hobekuntza-lan egin dituzte Mendizabalan arkitektura-oztopoak desagerrarazi eta irisgarritasuna hobetzeko eta, bide batez, toki gehiago izateko. Era berean, Respect bigarren agertokiko ikuspena ere hobetu da, 2023an agertoki nagusikoa hobetu zen moduan; horrela, bada, soinuaren eta argien dorrea bitan zatitu da eta, hartara, ez dago ia oztopo bisualik.

Balore

Aurten, Azkena Rock Festival jaialdian leku berezi bat izango dugu: hazi moduko espazio, puntu, gune jasangarri, seguru, sozial eta xedez beteriko bat, ekitaldiak irauten duen bitartean martxan egongo dena, jaialdiak ingurumenarekin eta gizartearekin lotura duten kausekiko hartua duen konpromiso irmoari balioa emateko eta horri buruzko informazioa lortzeko. BALORE espazioan hainbat informazio-puntu bilduko dira: – Puntu MOREA, jazarpen-egoerak eta indarkeria sexista salatzeko eta prebenitzeko. – ORTZADAR puntua, Azkena Rock Festival jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoari buruz. – Puntu BERDEA, jaialdiak hartzen dituen ingurumen-neurriei buruz. – Puntu SOZIALA, Last Tour enpresaren BCorp ziurtapenari buruz, eta jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtapena lortzeko egiten duen lanari buruz.

Azkena Rock Festival jaialdia rock and rollaren muina da, eta 22 urteko historia da horren adierazgarri. Erreferentziako esparru bat zuzeneko musika bizitzeko, musikaz komunitatean gozatzeko eremu eroso bat, eta, esperientzia biribiltzeko, Gasteiz Green Capital.

Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik, eta bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari; baita Petronor eta La Salve etxeei ere, energia anitzeko partnera eta gargardo partnera izateagatik, hurrenez hurren. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

Azkena Rock Festival 2024 jaialdiaren azken kartela
Azkena Rock Festival
2024ko ekainak 20, 21 eta 22
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
 
 
Osteguna 20
18:00 Ateak ireki
 
GOD:
19:05 BRIGADE LOCO
21:10 TY SEGALL
23:35 JANE’S ADDICTION
 
RESPECT:
18:15 TXOPET
20:05 WHISPERING SONS
22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF
01:00 BONAFIDE
 
TRASHVILLE:
20:15 OLD TIME SPOOKS
22:30 LOS SÍREX
01:00 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS
02:00 ELOY RB
 
 
Ostirala 21
ANDRE MARIA ZURIA:
13:30 LISA & THE LIPS
 
17:30 Ateak ireki
 
GOD:
17:30 BALA
19:20 BARRY ADAMSON
21:40 L7 plays “Bricks Are Heavy”
00:20 QUEENS OF THE STONE AGE
 
RESPECT:
18:25 DEA MATRONA
20:25 REDD KROSS
23:00 ARDE BOGOTÁ
01:55 DEMOLITION 23.
 
LOVE:
18:00 EZPALAK
19:20 LA PERRA BLANCO
20:50 THE RAIN PARADE
23:30 THE BLACK HALOS
01:50 THE REAL MCKENZIES
 
TRASHVILLE:
A GO-GO
18:30 GHALIA VOLT
20:00 JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS
22:20 THE KONGSMEN
01:00 LES GREENE
02:30 JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY
04:30 CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A
 
RAT HOLE
17:30-20:30 TXIKI ARF
02:00 LA GUERRERO
04:00 SR. LOBO
 
Larunbata 22
ANDRE MARIA ZURIA
13:30 THE PICKIN’ BOPPERS
 
17:00 Ateak ireki
 
GOD:
18:05 PIL.T.
19:50 WARREN HAYNES BAND
22:00 SHERYL CROW
00:30 BAND OF HORSES
 
RESPECT:
17:30 ENTROPÍA
18:55 GLEN HANSARD
20:55 MAVIS STAPLES
23:25 ST. PAUL & THE BROKEN BONES
01:55 ALL THEM WITCHES
 
LOVE:
18:00 MOONSHINE WAGON
19:20 THE DETROIT COBRAS
20:50 THE PLEASURE FUCKERS
23:15 PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS
01:50 LENDAKARIS MUERTOS
 
TRASHVILLE:
A GO-GO
18:30 THE BANK ROBBERS
20:00 FUNTASMAS
22:15 TIBURONA
01:00 THE MUMMIES
02:30 PEP TONES
04:30 FOROAZKENAROCK DJS
 
RAT HOLE
17:30-20:30 TXIKI ARF
02:00 IKER DISCOFAGIA
04:00 AK PINTXADISCOS
 
 
 
Bonuak:
Bonua: 175€
Gazte Bonua (merkeago 15-23 urteko gazteentzat): 100€
 
Eguneko sarrerak:
Osteguna: 50€
Ostirala: 75€
Larunbata: 75€
 
 
Salmenta: azkenarockfestival.com
 
Epeka ordaindu daiteke
 
#azkenarockfestival
Partekatu