Shygirl presents Club Shy, Stivijoes, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng eta Alba Morena gehitu zaizkio jaialdiko artisten-zerrendari

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta, aurtengo edizioko kartela itxi berria den honetan, ordutegiak, artista bakoitza zein agertokitan arituko den eta Bereziak programazioa aurkeztu dira, hau da, jaialdiaren egunetan goizez, hirian eta doan antolatzen diren ekitaldiak. Lehendik iragarritako Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels artistei honako hauek gehitu zaizkie gaur: Shygirl presents Club Shy, Stivijoes, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng eta Alba Morena; eta, aldi berean, JPEGMAFIA, Zoe Gotusso eta Bored Lord-en kontzertuak bertan behera geratu dira. Azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia izango da, berriro ere, Bilbao BBK Live jaialdia.

BEREZIAK

2011ko ediziotik gertatzen ari den moduan, musika guztia ez da Kobetamendiko gainetik entzungo. Hirian, Bereziak ekimena indartsu dator aurten ere eta, hiru egunez, guztiontzako moduko kontzertuak izango dira, doan, hiriko zenbait gunetan.

Ostegunean, uztailak 11, Martin Urrutiak emango dio hasiera programazioari BBK Salan, eta ostirala 12an eta larunbata 13an askotariko eskaintza izango da hiru agertokitan banatuta: Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza. Azken horretan bingo musikatua ere antolatuko du San Miguel etxeak: DJ batek alaituko du giroa kontzertu batetik besterako tartean, Bilbao BBK Live jaialdiaren historian izan diren hit garrantzitsuenak gogorarazita.

Bigarren eguna eklektiko samarra izango da musikari dagokionez: goiz eta eguerdian Chancha via Circuitoren elektronika world music latinoamerikarra ezagutzeko aukera izango dugu; R&Betik gertuago dauden erritmo urbanoagok ekarriko dizkigute Kyne eta Oddliquor artistek, eta ez ditugu gitarrak alde batera utziko, Estatuko indie panoraman ezinbesteko bihurtu diren La Habitación Roja taldeari, Parquesvr lotsabakoei eta Iñesta ahizpek osatzen dute Repion bikote elektrizatzaileari esker.

Bestalde, larunbata, hilak 13, hirugarren eta azken eguna izango da, eta Bilboko erdigunean arituko dira honako hauek: azken aldian musikaren mundura itzuli diren proiektu garrantzitsuenetako bat, Nudozurdo; Morreoren pop elektronikoa, Lisasinson riot girrrlak, Samuraïren laurogeita hamarreko hamarkadako pop-punk comebacka eta Barry B eta Teo Lucadamoren barra zorrotz eta itsaskorrak.

OSTEGUNA, UZTAILAK 11

MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, AIR –Moon Safari jotzen–, LOS PLANETAS – Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen

Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra izan ziren Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunerako baieztatu genituen lehen artistak, eta beste batzuk gehitu zitzaizkien berehala egun horretako zerrendan, hala nola AIR elektronika talde sofistikatu frantsesa, Moon Safari disko klasikoa zuzenean aurkezten; disko horrek 25 urte baino gehiago dituen arren, kaleratu zutenean bezain atenporal izaten jarraitzen du soinuari dagokionez. Egun horretan beste gertakari berezi bat ere izango dugu: Los Planetas taldeak Super 8, lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, eta Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute. Horietaz gain, Shygirl artistak Club Shy proiektua aurkeztuko du; elektropop eta dance-pop doinu abangoardistenekin dantzan aritzera gonbidatuko zaitu egunetik egunera bereizgarriagoa den artista horrek.

Gainera, Orbit taldeak bereizgarri duen ahots autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta Mezergen eskutik iritsiko zaigu elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.

Estatuko line-up horri stivijoes sentsazio gaztea gehituko zaio, Terapia singlea biral egin denetik gora eta gora ari baita. Aurrez baieztatuta genituen, besteak beste, El Buen Hijo talde azkar eta zakarra, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ikusi eta entzungo ditugu, era berean, Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.

OSTIRALA, UZTAILAK 12

GRACE JONES, UNDERWORLD, KHRUANGBIN, MEUTE, PARCELS, ALBERT PLA Rumbagenarios

Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones  ikonikoa izango da. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena; Grace Jones Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu, eta hit dantzagarriak aurkeztuko dizkigu, hala nola Slave to the Rhythm edo Corporate Cannibal. Harekin batera, bigarren egunean arituko dira beste hauek ere: Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective eta MEUTE, agertokia zuzeneko emanaldiko festak dakarren energiaz betetzeko prest. Albert Pla polifazetikoa ere izango dugu: kantautorea, idazlea, musikara, komikoa, sortzailea… denetik egiten du La Mesias lanean protagonista izan den katalanak; jaialdian, Rumbagenarios ikuskizuna aurkeztuko digu. Kataluniatik hauek ere, Bilbora etorriko dira Standstill taldekoak, 2015. urtean taldea desegin ostean berriro ere Bilbao BBK Live jaialdiko oholtzan elkartzeko. Talentu berriak ezagutzeko aukera ere izango dugu: Aiko El Grupo, minutuko bira kopuruaren biderkatzaileak riot espiritu gazte-gazteari jarraikiz; edo Karavana, ezinbestean jarraitu beharreko banda. Jaialdiaren bigarren egunean, Maria José Llergó kordobarrak denbora geldituko du bere ULTRABELLEZA lanarekin, eta Daniela Pes kantautore italiarra ere ezagutuko dugu. Galdu ezinezkoak dira, halaber, Ralphie Choo eta bere pop esperimentala, Samantha Hudson celebrity, abeslari eta performera, Oro Jondo dj folklorikoa gasolindegiko musika eginez, eta Parkineos makina musikaren erregea.

Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, garage pop-psikodelikoarekin, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

LARUNBATA, UZTAILAK 13

ARCADE FIRE, JUNGLE, SLOWDIVE, FLOATING POINTS, ALVVAYS, ZOE GOTUSSO

Larunbaterako iragarrita genituen Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak, azken hori agur-biran, eta LewisOfMan frantziarraren pop elektroniko dotorea. Horietaz gain, Slowdive taldearen Everything Is Alive azken lana ezagutzeko aukera izango dugu, eta BBC etxearen arabera Ipar Irlandako etorkizun handieneko taldea den CHALK, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile. Islandiako Kiasmos taldeak ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua jarriko du; anglosaxoiei dagokienez, UKn biral egin den Good Neighbours bikoak Home single ezaguna (eta beste asko) eskainiko dizkigu. Estatuko artistei dagokienez, mundu guztiaren ahotan dagoen rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua izango ditugu. Mujeres taldearen garaje doinuek Kobetamendi osoa polinizatuko dute rockaren eta adiskidetasunaren gorespenarekin; Boye bartzelonarrak ereserki hedonistak ekarriko ditu jaialdira, eta Oki Moki euskaldunek lo-fi pop-punk doinuak aurkeztuko dizkigute Getariatik. Ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless dj taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun; horrela, bada, Estatuko artisten line-up aberats eta askotarikoa geruzaz geruza aberastuko da.

BASOA. SANTUTEGI ELEKTRONIKOA BASOAREN BIHOTZEAN

Bilbao BBK Live 2022 Basoa

 Basoan proposamen solidoa izango dugu, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean Dj Tennisen erritmo biziak entzungo ditugu, Cormac irlandar DJ eta Ketioven erritmo-nahasketa queer eta sentsualak. Sofía Kourtesisek house emotiboa aurkeztuko digu dj set formatuan, eta Bartzelonan bizi den baina sortzez euskalduna den Neska espezialista dugu flora & fauna elektronikako diziplina anitzeko festak sortzen.

Ostiraleko proposamenean, talentu berritzaile eta trinkoak izango dira nagusi, hala nola Marcel Dettmann, MDR eta Bad Manners diskoetxeetako burua; eta Djrumen genero-arteko trantsizio errazak. Ogazón, zeinak house eta techno erritmoen aukeraketa bikaina eskainiko digun; Jennifer Cardini dj paristarra eta Dj Gostoso b2b Senda Fatal, Madrilgo club panoramaren barruan dauden figura dinamikoenetako bi.

Jaialdia amaitzeko, larunbatean, Nicola Cruz erdi-mitologikoak Latinoamerikako erritmo folklorikoak ekarriko dizkigu; Oaklandeko underground eszenatik zuzenean, Bored Lord euforikoa etorriko da; Niki Laudaren erritmo azkar eta beroak, edo Budinok eskainiko digun Italo disco master classa. Gabrielle Kwarteng newyortarra, DJ, irratiko esatari eta komisarioa, bere setekin Berlingo Bar Panorama liluratuta utzi duena.

Basoa sortu zenetik, antolatzaileek beti nahi izan dute John Talabot izatea oasi elektroniko honi amaiera ematen diona. 4 urtez jarraian itxiera-zeremonial mitikoa egin ostean –eta ziur gaude jaialdiko erromesek esperientzia erlijiosotzat bizi izan dituztela itxiera horiek–, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, eta Kobetamendiko basoa Europako dantza-pista bereziena bihurtuko duela hitz eman digu.

LASAI. DANTZA GELDOAK BILBORA BEGIRA

Lasai Bilbao BBK Live 2022

Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo mantso baina intentsitate biziez gozatu nahi dutenentzat funtsezko bilgune bihurtu da. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestatu du programazioa, eta abangoardiako soinuak ekarriko ditu Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian artisten eskutik. Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen, berriro ere, segidako hirugarren aldiz (aurreko set horietan izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, Lucient, Toni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean, JASSS artista berlindarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena hosteatzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Nazarekin batera.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioko kartela osatzeko lan handia egin dugu, emanaldi bakoitza berezia izan dadin eta, hartara, une bakoitza, nota bakoitza eta kontzertu bakoitza gozatu ahal izateko agertoki natural pribilegiatu batean. Konbinazio horrek egiten du Bilbao BBK Live ezinbesteko hitzordu udako jaialdien zirkuituaren barruan; eta ez gara gu hori esaten dugun bakarrak: Bilbao BBK Live jaialdiak honako sari hauek eskuratu ditu berriki Iberian Festival Awards sarietan: ‘Komunikazio-kanpaina onena’, ‘Jaialdi nagusi onena’ eta ‘Zuzeneko emanaldi elektroniko onena’.

Jaialdiaren antolatzaileek lurraldean errotutako eta benetako jasangarritasunarekin inoiz baino konpromiso handiagoa duen edizioa prestatu dute. Last Tour BCorp enpresa izendatu zuten 2023an eta, harrezkero, inpaktu sozial positiboa duten enpresen komunitate global horretako kide izateak jaialdiaren etengabeko hobekuntza eta barne-eraldaketa lortu nahi izatera bultzatzen gaitu.

Horregatik, aurtengo edizioan, gai jakin batzuen gainean kontzientzia sortu beharraren garrantzia azpimarratzen jarraituko dugu: irisgarritasuna, mugikortasuna, trantsizio energetikoa, inklusioa, berdintasuna, klima-aldaketa eta gure natura-ingurunea zaintzeko premia. Jasangarritasuna  Bilbao BBK Live jaialdiaren ardatz estrategikoa da.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Salmenta jaialdiaren webgunean eta hemen: Fever Up, epeka ordaintzeko aukera izanik, eta kanpina ere izango da.

BILBAO BBK LIVE 2024ko uztailak 11, 12, 13 Kobetamendi, Bilbo   Osteguna 11   Bereziak Sala BBK 13:00 MARTIN URRUTIA Kobetamendi Nagusia 18:25 STIVIJOES 20:25 SEN SENRA 23:00 MASSIVE ATTACK 02:00 THE PRODIGY San Miguel 17:45 DHARMACIDE 19:15 SHINOVA 21:35 AIR play ‘Moon Safari’ 00:50 LOS PLANETAS 30 años de ‘Super 8’ 03:35 FOLAMOUR (A/V) Beefeater 17:30 MARTÍN DE MARTE 19:20 QUERALT LAHOZ 21:55 JIMENA AMARILLO 00:55 MEZERG 03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTA Txiki 18:25 NEWDAD 20:30 CYMANDE 23:10 DEATH FROM ABOVE 1979 02:10 SHYGIRL presents Club Shy Firestone 17:45 EL BUEN HIJO 19:25 ORBIT 22:00 NUNATAK Basoa 17:00 NESKA 19:30 KETIOV 22:00 SOFIA KOURTESIS dj set 00:30 CORMAC 03:00 DJ TENNIS Lasai Curated by RINSE FM 19:00 THRISTIAN 20:30 BEN HAUKE 22:00 YAW EVANS 23:30 ALETHA 01:00 FACTA & K-LONE 03:00 FYI ROBYN OSTIRALA 12   Bereziak San Miguel Arenal 12:15 PARQUESVR 13:45 LA HABITACIÓN ROJA 15:00 BINGO MUSICAL St. Petroni Jardines de Albia 13:00 CHANCHA VÍA CIRCUITO 14:30 REPION Vueling Torres Isozaki 14:00 KYNE 15:30 ODDLIQUOR Kobetamendi Nagusia 18:30 MELENAS 20:20 KHRUANGBIN 22:40 GRACE JONES 01:30 UNDERWORLD San Miguel 17:35 EZEZEZ 19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO 21:30 PARCELS 00:05 MEUTE 02:50 OVERMONO Beefeater 17:30 SILITIA 19:25 STANDSTILL 21:35 ALBERT PLA ‘Rumbagenarios’ 00:25 RALPHIE CHOO 03:00 SAMANTHA HUDSON 04:10 ORO JONDO 05:30 PARKINEOS Txiki 18:30 KARAVANA 20:50 JORDAN RAKEI 23:00 EZRA COLLECTIVE 01:45 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA Firestone 18:00 STR 20:00 DANIELA PES 22:05 AIKO EL GRUPO Basoa 17:00 DJ GOSTOSO B2B SENDA FATAL 19:30 OGAZÓN 22:00 DJRUM 01:00 JENNIFER CARDINI 04:00 MARCEL DETTMANN Lasai 19:00 TONI BASS 21:00 MIGUEL AGNES 23:00 XAMANA JONES 01:00 BALDMAN 03:00 LUCIENT LARUNBATA 13   Bereziak San Miguel Arenal 12:15 TEO LUCADAMO 13:45 BARRY B 15:00 BINGO MUSICAL St. Petroni Jardines de Albia 13:00 LISASINSON 14:30 NUDOZURDO   Vueling Torres Isozaki 14:00 MORREO 15:30 SAMURAÏ Kobetamendi Nagusia 18:25 ALCALÁ NORTE 20:15 EL COLUMPIO ASESINO 22:35 JUNGLE 01:30 ARCADE FIRE San Miguel 17:40 AIRU 19:20 ZEA MAYS 21:20 SLOWDIVE 00:15 KIASMOS 03:05 FLOATING POINTS Beefeater 17:30 OKI MOKI 21:30 LOS BITCHOS 21:30 LEWIS OFMAN 00:30 ALVVAYS 03:10 NERVE AGENT 04:30 BITXEANDO presenta: INÉS HERNAND + DANILESS + DAVID VAN BYLEN Txiki 18:30 GOOD NEIGHBOURS 20:30 MULATU ASTATKE 23:20 NONAME 01:45 MUJERES Firestone 17:45 BOYE 19:35 ALBA MORENA 22:00 CHALK Basoa 17:00 NIKI LAUDA 19:30 GABRIELLE KWARTENG 22:00 BUDINO 01:00 NICOLA CRUZ 04:00 JOHN TALABOT Lasai Curated by JASSS 19:00 NATHAN MICAY 21:30 LYDO 00:00 NAZAR 02:00 JASSS Venta general BONO PROMO 175€ Entradas de día: 75€ Camping 4 noches: 25€ Bono + camping: 200€ Venta en bilbaobbklive.com y Fever Up #BilbaoBBKLive bilbaobbklive.com
Partekatu